miércoles, 26 de marzo de 2008

3. IRTEERA (2008-04-13)


Oraingoan Bizkaira goaz, Sodupe - Cruces ibilaldia egitera, tartean Eretza mendia igoko dugu. Ibilaldia egun guztirako, irteera frontoian goizeko ....

lunes, 3 de marzo de 2008

2. AMPUERO-VIRGEN DE LAS NIEVES-ANBASAGUAS

Neguan gare baina ....udako giroa dugu.... . Hau da gertatu dana eta ondo aprobetxatu duguna denboraldiko 2. irteeran. Irteera Ampuero herritik izan dugu (Kantabria), hobeto esan da Ampuerotik Guriezo herrira doan bidea hartu, eta argazkian ikusten den bezala Ampuerotik 3 km-tara dagoen bide gurutze batetik hasi gara.
Lehen helmuga Virgen de las Nieves ermitxa izan dugu, 778m tontorra, behin gaina hartu ondoren gainez gain jo dugu Alto de las Minas harrapatu arte, 700m.
Gainez gain edarra eta eguraldia lagun behatoki aparta izan dugu, Bizkaia, Burgos eta Kantabriako mendi eta bailadak ikusteko, primerako tokia. Behin Alto de las Minas gainetik Bizkaiko muga gainditu eta Karrantzako bailadaruntz jeisten hasi gara tartean Santecilla, Bollain auzoak pasatu eta berehala Anbasaguas herria( Bizkaia) . 6 orduko ibiladia izan dugu, egun guztikoa. Bigarren irteera honetan 48 lagunek parte hartu dute.


Hasierako bidegurutzea



Udaberria......
Goian tontorrean "Ermitxa"
Bizikletaz ere baiVirgen de las Nives gaina

Goi goian....

Alto las Minas behatoki aparta
Santecilla auzoaUdaberria
Azken txanpa

Min miñak..

domingo, 24 de febrero de 2008

2. IRTEERA (2008-03-02)

Lehena gipuzkoan zehar izan bazen oraingoa berriz Cantabriara. Hau egun guztirako izango da, ibilaldia Ampuero herritik abiatu Virgen de las Nieves ermita hartu eta bukaera Ambasaguas herrian. Irteera frontoian goizeko 7:30 etan.




domingo, 10 de febrero de 2008

1. KALBARIXO - MARKINA

Denboraldi berria hasi dugu eta benetan hasiera bikaina, giro aparta (udaberriko giroa) eta autobusa beteta, 48 lagun denboraldiko lehen irteera osatzeko asmoz. Goizeko 9-rak laurden gutxitan ekin diogu martxari Kalbarixo gainean, bertatik GR-123 eta Santiagoko kostaldeko bidea hartu dugu, ondo markatutako bidea. Hasi bezain laister goruntz ekin diogu, Arno mendi tontorra hartu arte (623m.), ondoren Arnoate parajera jeitsi, bertan indarrak berritu eta aurrera, San Miguel gaina harrapatu baino lehen GR-123 utzi eta Santiagoko bidea jarraitu Markinara heldu arte, tartean auzo eta baserri ugari pasatu ditugu. 4 1/2 ordu ko ibilaldi izan dugu.

Hasiera
Arno-runtzMutriku
Arno Gaina

Arnoate
Markinako, harrobiak

jueves, 7 de febrero de 2008

1 IRTEERA (2008-02-10)

Denboraldiko lehen irteera "Kalbario gaina (Mutriku) - Markina" izango da.

Kostaldeko "Santiago" bideko zati bat dugu hau, ibilbideko 4. etapa, Deban hasi eta Zenarruza monastegira doa, beraz gure ibilbidea goizerako izanik ia erdia da, denboraldia xuabe xamar hasteko (gutxi gora bera 17,4 Km.)

Irteera Frontoian, goizeko 8-retan.

Kostaldeko Santiagoko bidearen informazioa, hemen klikatu.

lunes, 7 de enero de 2008

2008 Denboraldia

Urtero bezala otsailean hasiko da denboraldi berri bat, dagoeneko hemen da urteko egutegia:

OTSAILAREN 10: KALBARIO-MARKINA (g.)
MARTXOAREN 2 :AMPUERO-VIRGEN LAS NIEVES-AMBASAGUAS(e.g.)
APIRILAREN 13 : SODUPE-ERETZA-CRUCES (e.g.)
MAIATZAREN 1-2-3-4: MONTES AQUILIANOS (LEON)
EKAINAREN 1 : ORTIGOSA DE CAMEROS-LAGUNA DE CAMEROS (e.g.)
EKAINAREN 28-29: LA PEDRIZA ( MADRID)
UZTAILAREN 20: COL BURDINKURUTZETA-ESKALIERS- IRATI (e.g.)
IRAILAREN 6-7 : PIRINEOAK (FORMIGAL)
URRIAREN 12: PUENTE ARENAS-TUDANCA-CIUDAD DE EBRO(e.g.)
AZAROAREN 16 : ESKAS-ARTIKUTZA-LESAKA (e.g.)

(g.) : Goizerako
(e.g.) : Egun guztirako

Aurreko denboraldiak

Aurreko urteetan egindako ekintzen berri:

2006 denboraldia (klikatu hemen)
2007 denboraldia (klikatu hemen).