lunes, 12 de enero de 2009

11. DENBORALDI BERRIA, 2009

2009 denboraldiko albisteak, helbide berri honetan izango dittugu:

htttp://beteranoak2009.blogspot.com

miércoles, 7 de enero de 2009

10. ESKAZ - BIANDITZ - LESAKA

Azken irteera izan dugu gaurkoa (2008-11-17) , ohiturari jarraituz urteko azken irteera lurraldez lurralde txandaka izaten da, aurtengoa Nafarroan, Lesakan. Irteera eskaz-en izan genuen, eguraldi kaxkarra benetan, lainoa eta eurixa, beraz ibilaldi edarra baina ezin gozatu. Ondoren bai gozatu, nahiz eta eguraldi txarra izan, aterpean eta epeletan bukatu geneuen denboraldia.
Bergaratik 8-retan abiatu ginen Eskaz-era 4 ordu eta erdiko martxa egitera , bertan 56 lagun bildu ginen. Ibilaldian zehar Bianditz gaina, Oteizak Aita Donostiari omenez egindako eskultura, Domiko urtegia eta beste paraje eder ikusiaz poliki poliki Lesakako "Lindurrenborda" sagardotegira heldu ginen, bertan bazkaldu, dantza, kantu e.a. denboraldiari agur esanez.

Lainoa eta lanbroa
Taldea lainu artean

Deskantzu txiki bat



Domiko urtegia

Edarra......

Aita Donostia

Udazkena




Lindurrenborda, sagardotegia
Hidratazioa






jueves, 16 de octubre de 2008

10. IRTEERA (2008-11-16)

Denboraldiko azken irteera. Ohiturari jarraituz bazkari eder batekin bukatuko dugu denboraldia. Irteera nafarro aldera izango da, Eskas - Artikuza - Lesaka, zeharkaldia, ondoren bazkaria Lesaka bertan.
Irteera frontoian goizeko .

9.PUENTE ARENAS - TUDANCA -CIDAD DE EBRO

Udazkeneko kolorea eta giro epela aprobetxatuz, Burgos aldeko GR baten zatia izan da gaurkoa, Puente Arenas eta Cidad de Ebro herrien arteko ibilaldia, tartean Almiñe, Dobro, Ahedo eta Tudanca herriak pasatu ditugu, batzuk hutsik, besteak erdi hutsik. Bidean erromaterren aztarna ugari ikusi ditugu, elizak, galdatzak e.a. Gutxi gora bera 23 km ibilaldia eta 700 m tako igoera, puntu altuena Dobro izan da 1040m. Guztira 7 ordu (oinez 5-1/4 ord.)
Bergaratik goizeko 7 retan irten gara, Gasteiz Pancorvo, Oña eta azkenik abia puntua, Puente Arenas, behin zeharkaldia bukatuta, itsulia, Villarcaio herrian geldialditxo bat egin ondoren Bizkaia aldetik egin dugu, 2 orduko martxa


Almiñe





Santa Isabel
Oz-ko putzu erromatarra

Dobro


Ahedo



Tudanca

Kontuz ¡¡¡¡¡¡¡

Ebro ibaia


Cidad de Ebro