Aurten ere berdin, asteburuko irteera izango dugu. Irteera irailaren 6an, goizeko 5:30 etan frontoian. Ibilaldiaren irteera Astun ski estazioa izango da, bertatik Col des Moines (frantzia), col de Peyreges, Ref Pombie eta bukatzeko Portalet portura, beraz ibilaldi edarra, ia eguraldia portatzen dan. Domekan berriz (gaua Hotel Formigal-en pasatuko dugu) eguraladiaren arabera aukera ezberdinak egongo die.
lunes, 4 de agosto de 2008
8. IRTEERA (2008-09-6/7)
7. BURDINKURUTZETA- IRATI TXALETAK
Uztaileko irteera, leku aparta Iparraldeko Irati alderdia ezagutzeko, baina beti bezala eguraldiak lagundu behar. Aurten Cameros-en euriz blai, La Pedrizan beroz blai, eta hemen Iratin lainoz blai, beraz danetik harrapatzen ditugu. Goizeko 7 retan abiatu ginen 32 lagun eta 10 etan ekin bideari, ia guztia, batez be tontor aldekoa, lainopean egin genuen, tontorren artean Pic Escaliers zapaldu genuen (1.472m) ondoren Iratiko Txaletetara (col bagargi) jo genuen, atseden txiki bat hartu eta Iratiko Etcholetara jaitsi ginen tarteka zerbait argitu zuen baina... berriro errepikatu behar ikusteko nun ibili ginen.
Col Burdinkurutzeta
GPS-a, Mapa eta dana lagun bestela ....
Banan banan.....



Pic Escaliers

Iratiko txaletak (col Bagargi)



Iratiko etchola
Col Burdinkurutzeta













6. LA PEDRIZA (El Yelmo)

Bergaratik larunbatean irten ginen, goizeko 5-tetan 40 bat lagun, eta irteera nagusia egun berean egin genuen, lo egitera Boceguillas herrira joan ginen, Somosierra ondoan. Hurrengo egunean Somosierra gainetik goiz erdiko irteera egin genuen, bertan bazkaldu eta arratsaldeko 8:30 Bergaran ginen . Asteburua ondo aprobetxatuta. Orain argazki eta hari batzuk.





El Yelmo


















Bidia,nondik?

Hidratazioa
Harriarteko plaia

Bigarren egunean Somosieerra aldetik






































Bigarren egunean Somosieerra aldetik








Suscribirse a:
Entradas (Atom)