domingo, 10 de febrero de 2008

1. KALBARIXO - MARKINA

Denboraldi berria hasi dugu eta benetan hasiera bikaina, giro aparta (udaberriko giroa) eta autobusa beteta, 48 lagun denboraldiko lehen irteera osatzeko asmoz. Goizeko 9-rak laurden gutxitan ekin diogu martxari Kalbarixo gainean, bertatik GR-123 eta Santiagoko kostaldeko bidea hartu dugu, ondo markatutako bidea. Hasi bezain laister goruntz ekin diogu, Arno mendi tontorra hartu arte (623m.), ondoren Arnoate parajera jeitsi, bertan indarrak berritu eta aurrera, San Miguel gaina harrapatu baino lehen GR-123 utzi eta Santiagoko bidea jarraitu Markinara heldu arte, tartean auzo eta baserri ugari pasatu ditugu. 4 1/2 ordu ko ibilaldi izan dugu.

Hasiera
Arno-runtzMutriku
Arno Gaina

Arnoate
Markinako, harrobiak

No hay comentarios: