domingo, 24 de febrero de 2008

2. IRTEERA (2008-03-02)

Lehena gipuzkoan zehar izan bazen oraingoa berriz Cantabriara. Hau egun guztirako izango da, ibilaldia Ampuero herritik abiatu Virgen de las Nieves ermita hartu eta bukaera Ambasaguas herrian. Irteera frontoian goizeko 7:30 etan.




domingo, 10 de febrero de 2008

1. KALBARIXO - MARKINA

Denboraldi berria hasi dugu eta benetan hasiera bikaina, giro aparta (udaberriko giroa) eta autobusa beteta, 48 lagun denboraldiko lehen irteera osatzeko asmoz. Goizeko 9-rak laurden gutxitan ekin diogu martxari Kalbarixo gainean, bertatik GR-123 eta Santiagoko kostaldeko bidea hartu dugu, ondo markatutako bidea. Hasi bezain laister goruntz ekin diogu, Arno mendi tontorra hartu arte (623m.), ondoren Arnoate parajera jeitsi, bertan indarrak berritu eta aurrera, San Miguel gaina harrapatu baino lehen GR-123 utzi eta Santiagoko bidea jarraitu Markinara heldu arte, tartean auzo eta baserri ugari pasatu ditugu. 4 1/2 ordu ko ibilaldi izan dugu.

Hasiera
Arno-runtzMutriku
Arno Gaina

Arnoate
Markinako, harrobiak

jueves, 7 de febrero de 2008

1 IRTEERA (2008-02-10)

Denboraldiko lehen irteera "Kalbario gaina (Mutriku) - Markina" izango da.

Kostaldeko "Santiago" bideko zati bat dugu hau, ibilbideko 4. etapa, Deban hasi eta Zenarruza monastegira doa, beraz gure ibilbidea goizerako izanik ia erdia da, denboraldia xuabe xamar hasteko (gutxi gora bera 17,4 Km.)

Irteera Frontoian, goizeko 8-retan.

Kostaldeko Santiagoko bidearen informazioa, hemen klikatu.